Book cover

Maitasunean

Himnoak eta ume kantak, 44


1. Edertasun osoa maitasunean, ’ta gozamen gozoa maitasunean izango dugu beti, Bakearen amesti, bizi gaitezen ezti maitasunean. Jai eta lanean, bizi gozo ’ta ezti maitasunean!

2. Pozez biziko gara maitasunean, biziz ahal baldin bada maitasunean, Haserrerik gabea, erreinuko lorea, bakearen jabea maitasunean, aldarte onean. Erreinuko lorea maitasunean!

3. Zerua alai dago maitasunean, bizitzeko oparo maitasunean. Mundura zabaltzeko, pozean mantentzeko, Jainkoa alaitzeko, maitasunean, behar den unean. Jainkoa alaitzeko maitasunean.