1. Edertasun osoa
maitasunean,
’ta gozamen gozoa
maitasunean
izango dugu beti,
Bakearen amesti,
bizi gaitezen ezti
maitasunean.
Jai eta lanean,
bizi gozo ’ta ezti
maitasunean!
2. Pozez biziko gara
maitasunean,
biziz ahal baldin bada
maitasunean,
Haserrerik gabea,
erreinuko lorea,
bakearen jabea
maitasunean,
aldarte onean.
Erreinuko lorea
maitasunean!
3. Zerua alai dago
maitasunean,
bizitzeko oparo
maitasunean.
Mundura zabaltzeko,
pozean mantentzeko,
Jainkoa alaitzeko,
maitasunean,
behar den unean.
Jainkoa alaitzeko
maitasunean.