1. Legearen jasalea,
guztion berreroslea,
bekatuengatik hil zen,
bekatuengatik hil zen,
zeruan bizi gaitezen.
2. Gurutzean iltzez josi
zuten Jesus lehenbizi,
irainka, gaizki tratatuz,
irainka, gaizki tratatuz,
arantzekin koroatuz.
3. Azken hatserarte isil,
burua jaitsita umil,
egin beharra betetzen,
egin beharra betetzen,
Aitak nahi zuena baitzen.
4. Egin bedi zure nahia,
ez nirea, baina saia
zaitez izpirituaren,
nire izpirituaren
Aitak nahi zuena baitzen.
5. Naturaren erantzuna,
lurrikaren oihartzuna,
guztiz ilunduz lurbira,
guztiz ilunduz lurbira,
guztion Jainkoa hil da.
6. Jarrai, zeinu sakratuei
eta Jaunaren nahi denei.
Guk, azken egunetako,
guk, azken egunetako,
Santu izan nahi dugulako.
Testua: Eliza R. Snow, 1804 –1887
Musika: George Careless, 1839–1932