1. Jesusek eman zidan maitasun gozoa
eta eskaini zidan grazia osoa.
Bekatari izanda niregatik hil zen,
gurutzean sufrituz odolustu baitzen.
Niregatik hil zenez txit pozik nago,
ezin zen gehiago,
egin zuenarekin pozik nago.
2. Arima salbatzera nola jaitsi zinen,
ni bezalako harro batena bederen.
Maitasuna munduan zehar zabaltzeko
hori aski baitugu denok askatzeko.
Niregatik hil zenez txit pozik nago,
ezin zen gehiago,
egin zuenarekin pozik nago.
3. Gurutzea izan zen oinaze tokia,
miraz nago sentituz Haren errukia.
Belaunikatuko naiz errukiz betea,
otoitzean goratuz Jesus Jaun maitea.
Niregatik hil zenez txit pozik nago,
ezin zen gehiago,
egin zuenarekin pozik nago.