1. Jainkoaren izpiritua dabil gogoz
sekula itzaltzen ez den su batten antzera.
Aingeruak laudorioz kantari datoz
dohain ’ta ikuskera zaharrekin batera.
Zeru samaldako oihu ozenaren kemen:
Hosana Jainkoari eta Jesusi,
zeru goienetan noizbait guztiok elkarturik gara
egonen, orain eta betiko, amen! ’ta amen!
2. Jaunak erakutsia ez izan gordea
merezi du egitea hainbeste ahalegin.
Jainkoaren jakinduria, boterea
eta epaia lurrean berrezarri dadin.
Zeru samaldako oihu ozenaren kemen:
Hosana Jainkoari eta Jesusi,
zeru goienetan noizbait guztiok elkarturik gara
egonen, orain eta betiko, amen! ’ta amen!
3. Batzar handietan fede onez bilduta
berri ona inguruan zabaltzen badugu,
zerutik gure lanak kontutan hartuta
aintzak ’ta bedeinkapenak jasoko ditugu.
Zeru samaldako oihu ozenaren kemen:
Hosana Jainkoari eta Jesusi,
zeru goienetan noizbait guztiok elkarturik gara
egonen, orain eta betiko, amen! ’ta amen!
4. Gizaki orok Jainkoagan sinestuta
lurrean bakean bizi ahal izango du,
Egfraimek Sion bedeinkatuko du eta
Jesus Jaunak berriz, lurra erreinatuko du.
Zeru samaldako oihu ozenaren kemen:
Hosana Jainkoari eta Jesusi,
zeru goienetan noizbait guztiok elkarturik gara
egonen, orain eta betiko, amen! ’ta amen!
Testua: William W. Phelps, 1792–1872. Elizaren lehen himno liburuko kantuetako bat da, 1835. 1836 an Kirtland-ko Tenplua bedeinkatzean kantatua
Musika: Ezezaguna, 1844 inguruan