1. Egia zer den bazaude pentsetan,
euskarri da zorionean.
Bere balioa berriz, lur honetan,
bakarra bezain paregabea da benetan.
Ederragoa askatzean.
2. Zer da egia? Hauxe da galdera:
helburuetan gorenean.
Iritsi gezurren harrobi aldera,
eta laster, zeru bila arituz, bete da
desioetan handiena.
3. Segidan, indarkeriak galduko
du justiziaren legea.
Tiranoak ez baitu azpiratuko
eta haizeak inoiz baitu mugitiko,
ez, egiaren zutabea.
4. Ea, esaidazu egiazer den.
Ez du denboraren mugarik,
’ta ekaitz zekenik inon izan arren
indartsu iraungo du zeruan eta hemen,
betierekoa delarik.
Testua: John Jaques, 1827–1900
Musika: Ellen Knowles Melling, 1820–1905