1. Profeta— ikusle aukeratu eta
Jehocarekin hitz egin zuena.
Azken dohain— banaldiaren ekarle,
’ta geroak goretsiko duena.
Aintza profetari, zerura igo denari.
Tiranoaren borrokak alfer— allferrik dira
lagun diezaiokeenez anaiari,
heriotzatik aparte bizi da.
2. Otoitzean martiriaren fedea
Jainkoagan ozen gorets dezagun,
’ta isuri zuen odola gogoan
lur osoan izan dadin ezagun.
Aintza profetari, zerura igo denari.
Tiranoaren borrokak alfer— allferrik dira
lagun diezaiokeenez anaiari,
heriotzatik aparte bizi da.
3. Zoragarria da Haren aintza, eta
apaizgo— giltzen betiko jabe da.
Fededuna erreinuan sartuko da
lehengo profeta zaharrekin batera.
Aintza profetari, zerura igo denari.
Tiranoaren borrokak alfer— allferrik dira
lagun diezaiokeenez anaiari,
heriotzatik aparte bizi da.
4. Lortu ditu zeruko bedeinkapenak
sakrifikatuaz. Beraz, lurrean
Justiziaren itzala barreiatu
“Joseph anaia” izanda aurrean.
Aintza profetari, zerura igo denari.
Tiranoaren borrokak alfer— allferrik dira
lagun diezaiokeenez anaiari,
heriotzatik aparte bizi da.
Testua: William W. Phelps, 1792–1872
Musika: Eskoziako kantu herrikoia