1. Hara Israelen
Jaun berreroslea,
bedeinkapen denen gurari.
Gauez argitasun
da denon salbatzailea
egunez, berriz, gure gidari.
2. Siona heltzeko
elkartasun indar
eta amodio guztia.
Zergatikan izan
negarrez malkoibar
ibiltari galdu bakartia?
3. Askatu gaitzazu
bekatuetatik,
bakardadetik horrenbeste!
Nahiz etsaia barrez
egon gure minagatik.
Laster, Israel laster da aske!
4. Siondar guztiok
gogoetak lora,
haubaita Berriaren nahia.
Dohatsu izanda,
berehala helduko da
erredentzioaren garaia!
5. Jauna, emaiguzu
argia adina
arima eta adorea,
Erreinuan izan
nahi baitugu atsegina.
Mesedez, emaiguzu fedea.
6. Kontsolatzen gaitu
alaitasunean,
bere esanei jarraitzeko.
Hitza bizi dadin
betiko aldamenean
eta Jauna ozen goratzeko!
Testua: William W. Phelps, 1792–1872; Joseph Swain-ek egokitua, 1761–1796. 1835 ean Elizaren lehen himno liburuko kantuetako bat da.
Musika: Freeman Lewis, 1780–1859