1. Santuok! Sinesmenaren oinarriak
Jaunaren hitz bidez zaizkigu jarriak.
Baina, Jaunak alferrik emango du hitza
beti Haren babesetik, beti Haren babesetik,
babesetik ihesean bazabiltza.
2. Baldintza edberdinetan gaudenean,
pozaldian edo gaixotasunean,
Jauna, eskari hau nahi dizugu zuzendu:
Errukitu zaitez gutaz, errukitu zaitez gutaz,
gutaz errukitu zaitez ’ta lagundu.
3. Etsipenak uztea denez gakoa;
zurea izango naiz, ene Jainkoa,
’ta gaitz guztietatik askatzeko lagun.
Dohatsu direnei esker, dohatsu direnei asker,
dohatsuei esker naiz ahalguztidun.
4. Etor zaitezen deitzen zaitudanean
beti izango zaitut aldamenean
bedeinkatzekotan nekeak eta penak.
Denok Santutu orduko, zuk askatuko gaituzu
urrun egon daitezen nahigabe denak.
5. Garai gogorretan edo errazetan,
ibiltari fededunon ametsetan,
nire grazia egon dadila zuekin.
Denok biziko zarete, denok biziko zarete,
denok bizi zaitezten dohatsuekin.
6. Betiereko den maitasunarekin,
tenplu apaingarriak jakin
zahartzaroan daudenean ile zuriak;
beti izan ditzazuen, beti izan ditzazuen,
izan ditzazuen arima garbiak.
7. Infernuaren tentaldietatik urrun,
arima garbi mantendu dezagun
Jesus delako gure bide lagun tinko,
Berak inoiz ez baikaitu, Berak inoiz ez baikaitu,
inoiz ez baikaitu bakarrik utziko.
Testua: Robert Keen-i atxikitua, 1787 inguruan. Elizaren lehen himno liburuko kantuetako bat da, 1835.
Musika: J.Ellis-i atxikitua,1889 inguruan.